XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) han liburuak irakurri edo abestiak entzuten ditu tresna erreproduktore txiki baten bitartez.

23.30: Ohera sartu eta, hurrengo egunera arte, lo egiten du.

Ordea, arazo larriak izan nituen Txosten hau zein hizkuntzatan bidali behar ote nuen erabakitzerakoan, zeren Laurak eta bere poblamenduko beste bizilagun batzuek hizkuntzen kontuetan portaera bitxi eta korapilatsua agertzen baitzuten.

Lurrean, gure planetan bezalaxe, hizkuntza anitz dira, nahiz eta gurean den aukera zabaletik urruti dabiltzan.

Aitzitik, ez dute Interlinguas Konexio Mentalik eta, beraz, zailtasun gorriak dituzte kode ezberdinen arteko komunikazioa lortzeko.

Lauraren baitara sartu, eta haren burmuin-zirkuitoak aztertu nituenean, berehala ulertu nuen zein hizkuntza baliatu behar nuen, galego esaten diotena.

Baina Lauraren baitan eman nituen lehen egunetan, erabat nahasturik geratu nintzen,(...)